Elkarlanean indatsuagoak gara

Homologatutako FFP2 NR musukoak

Kalitate ezaugarri guztiekin Euskal Herrian eginak

Example

Aurrekaririk gabeko emergentzia une hontan gauza asko ikasi dugu. Batasunak indarra sortzen duela, guztien gainetik.

 

Teelmasken ere gauza asko ikasi dugu, eta gure ezaguerak, jakinduria eta energia pertsonen ondoan egoteko batzea erabaki dugu.
Horrexegatik sortu ditugu gure FFP2 musukoak. Eta horrexegatik egiten ditugu Euskal Herrian, berme guztiekin, babes eta erosotasun osoa eskainiaz. Elkarlanean indartsuagoak garelako.

Elkarlanean, indartsuagoak gara.

Gure musukoa

 

mask-1

Onurak

Gure musukoek airean dauden partikulen %95a iragazten dutela ziurta dezakegu. Honetaz gain, bere osaketaren eragin mekaniko eta elektrostatikoari esker, erraz arnastu daiteke ( 2,4mbar-etako exhalazio erresistentzia). Exhalazioaren hondakinak %0,15ekoak solik direnez, erabilera luze baten ondoren logure sentsazioa ekiditen du. Kalean nahiz lanean seguru eta eroso sentierazteko osagai egokiak.

Ezaugarriak

Teelmask musukoak, homologatutako FFP2 NRak dira. Babes handiagoa eskaintzeko, 4 geruza dituzte: 2 Spunbond, Spunlace bat eta Meltblown iragazki bat. Horrela,babesa eta erresintentzia handitzeaz gain, azalarekiko goxotasun sentsazioa eskaintzen dute. Euskal Herrian eginak daudenez, beraien fabrikazio unean
kalitate arau guztiak zorrotz bete direla berma dezakegu.

Ziurtagiriak

Osasunaren Mundu Erakundearen gomendioei eta EN149:2001+A1:2009 arauei jarraiki, COVID 19ari aurre egiteko sortu dira musuko hauek. Applus erakundearen ziurtagiriak ere badituzte.

 

CE Adostasun Deklarazioa

 

Ziurtagiria Nº 0370-5022-PPE/C2

Gu geu

 

Teelmask Zelatundik sortutako marka bat da, 40 uztez gutunazalak egiten diharduen Euskal enpresa. Gure musuko bakoitza, goi mailako produktuak egiten daukagun esperientziak, eta bezeroei eskaintzen diegun arretak bermatzen dute. Gure konfidantzazko langileek Euskal Herrian egiten dituzte.

 

 

Gure helburua

 

Gizabanako guztiei arlo pertsonalean eta lan arloan segurtasuna bermatzea da. Produktu seguru, kalitatedunak, trazagarriak eta prezio eskuragarrian eginez. Baina guztien gainetik, edozein emergentzia egoeratan, zerbitzu eraginkor eta arin bat eskainiz.

 

 

Kontaktua

 

Urreta Bailara 10
20495 Albiztur, Gipuzkoa
Ikusi Google Mapsen

 

T → +34 943 691 117
E → info@teelmask.eu

Partekatu Itxi
Facebook Mail Linkedin