FPP2 NR
Gure musukoak hainbat koloretan fabrikatzen ditugu, gehien gustatzen zaizkizunak aukera ditzazun. Gainera zure enpresaren irudiarekin pertsonalizatu ditzazkezu. Kontsultatu gurekin aukera ezberdinak, gustora lagunduko zaitugu eta.
Onurak
Geure musukoek airean dauden partikulen % 95 gutxienez iragazten dutela ziurta dezakegu, baita arnasgarritasun handia dutela ere, konposizioaren ekintza mekaniko eta elektrostatikoei esker (2,4 mbar-eko kanporatze erresistentzia). Kanporatutako hondakinak % 0,15 baino ez dira, eta honek, luzaroan erabiltzeak sortutako lo sentsazioa saihesten du. Segurtasun eta erosotasun konbinazio ezin hobea, gizarte zein lan arloetan erabiltzeko.
Ezaugarriak
Teelmask musukoak, homologatutako FFP2 NR-ak dira. Babes handiagoa eskaintzeko, 5 geruza dituzte: 2 Spunbond, Spunlace bat eta 2 Meltblown iragazki. Horrela, babesa eta erresintentzia handitzeaz gain, azalarekiko goxotasun sentsazioa eskaintzen dute. Euskal Herrian eginak daudenez, beraien fabrikazio unean kalitate arau guztiak zorrotz bete direla berma dezakegu.
Ziurtagiriak
Osasunaren Mundu Erakundearen gomendioei eta EN149:2001+A1:2009 arauei jarraiki, COVID 19ari aurre egiteko sortu dira musuko hauek. Applus erakundearen ziurtagiriak ere badituzte.
IIR Kirurgikoak
Onurak
Gure IIR musuko kirurgikoak erabiltzaileak isurtzen dituen partikula handiak bezeroarekin edo ta inguruarekin kontaktuan jartzea ekiditen dute. Bakterioen % 98 iragazten dute, arnasgarritasun handia dute (20,1 Pa/cm2) eta erresistenteak dira jariagai eta zipriztinekiko. Gainera, alde banatan Spunbond materialarekin eginiko gomak dituzte, erabiltzailearentzat moldagarritasuna eta erosotasuna handitzen dutenak.
Ezaugarriak
Geure musukoak homologatuak eta hipoalergenikoak dira. 3 geruzei esker, babes eta erresistentzia handiagoa eskaintzen dute. Spunbond motako 2 geruza, eta 25 g/m2tako tarteko Meltblown geruzari esker, azalarekin ukipen atsegina lor dezakegu. Guk eginak izanik, musukoen fabrikazio prozesuan zehar, kalitate eta segurtasun neurri guztiak betetzen direla ziurta dezakegu.
Ziurtagiriak
Musuko hau COVID-19aren aurkako babesgarri bezala fabrikatu da, Munduko Osasun Erankundearen gomendioak eta EN 14683:2019+AC:2019 arauaren zehaztapenak jarraituz.